Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, abuztuan zerbitzu gehiago egongo dira Azkoitia eta Donostia artean, Loiolan, Azpeitian eta Zestoan ere geldialdiekin, astelehenetik ostiralera UK01 linearen ordutegiei norabide bakoitzean zazpi zerbitzu gehiago jarriz, 30 minutuko maiztasunarekin eguneko tarte batzuetan lortuz, eta UK41G linearekin egunero gaueko zerbitzuak ezarriz. Larunbat eta igandeetako UK01eko zerbitzuak orain arte bezala mantenduko dira.
Horrela, UK01 lineako autobusa orduro irtengo da Azkoititik 5:45etik 21:45era, Loiolan orduro geldituz 5:55etik 21:55era, Azpeitian orduro 6:00etatik 22:00etara, Zestoan orduro 6:12tik 22:12ra eta Donostiara orduro 6:55etik 22:55era. Zerbitzu horiei Azkoititik 9:15ean, 10:15ean, 15:15ean, 16:15ean, 17:15ean, 18:15ean eta 19:15ean irteten diren zerbitzuak gehitzen zaizkie, eta Loiolan (9:25, 10:25, 15:25, 16:25, 17:25, 18:25 eta 19:25ean), Azpeitian (9:30, 10:30, 15:30, 16:30, 17:30, 18:30 eta 19:30ean), Zestoan (9:42, 10:42, 15:42, 16:42, 17:42 eta 19:42an) eta Donostian (10:25, 11:25, 16:25, 17:25, 18:25, 18:25, 19:25 eta 20:25ean) gelditzen direnak. Kontrako noranzkoan, UK01 lineako autobusa Donostiako geltokitik aterako da 6:55ean eta orduro 8:05etik 22:05era, Zestoan 7:35ean eta orduro 8:50etik 22:50era, Azpeitian 7:45ean eta orduro 9:00etatik 23:00etara, Loiolan 7:50ean eta orduro 9:05etik 23:05era eta Azkoitian 8:00etan eta orduro 9:15etik 23:15era. Zerbitzu horiei Donostiatik 10:35ean, 11:35ean, 16:35ean, 17:35ean, 18:35ean, 19:35ean eta 20:35ean irteten diren zerbitzuak gehitzen zaizkie, eta Zestoan (11:20an, 12:20an, 17:20an, 18:20an eta 21:20an), Azpeitian (11:30ean, 12:30ean, 17:30ean, 18:30ean, 19:30ean, 20:30ean eta 21:30ean), Loiolan (11:35ean, 12:35ean, 17:35ean, 18:35ean, 19:35ean eta 21:35ean) eta Azkoitian (11:45ean, 12:45ean, 17:45ean, 18:45ean, 19:45ean eta 20:45ean eta 21:45ean) gelditzen direnak. Aste Nagusirako noranzko bakoitzean zerbitzu bat gehiago egongo da: 23:45ean Azkoititik irtengo da, 23:55ean Loiolan, 0:00etan Azpeitian, 0:12an Zestoan eta 0:55ean Donostian, eta 1:05ean hiriburutik irtengo da, 1:50ean Zestoan, 2:00etan Azpeitian, 2:05ean Loiolan eta 2:15ean Azkoitian.
Bestalde, urtero bezala, UK41G linea egokituko da, Azkoitian 22:45ean irtengo dena, Loiolan (22:55), Azpeitian (23:00), Zestoan (23:12) eta Donostiara 23:55ean iritsiko dena; eta beste bi zerbitzu, kontrako noranzkoan: hiriburuko autobus geltokian 23:05ean eta 0:05ean irtengo dena, Zestoan (23:50 eta 0:50), Azpeitian (0:00 eta 1:00), Loiolan (0:05 eta 1:05) geltokia duena eta Azkoitira 0:15ean eta 1:15ean iritsiko dena.
Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Uda honetan Urola Erdiaren eta Gipuzkoako hiriburuaren arteko lotura hobetuko dugu. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko zerbitzuen maiztasunak areagotuko ditugu, eta gaueko zerbitzuak jarriko ditugu Azkoitia, Loiola, Azpeitia eta Zestoa Donostiarekin lotzeko, abuztuan hiriburura edo barnealdeko eskualde horretako udalerrietara hurbildu nahi duten guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin ahal izan dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok desplazatzeko duten modu bakarra, eta, beraz, haien joan-etorriak ere bermatu behar ditugu.”.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko Azkoitia eta Donostia lotzeko maiztasunak areagotuko ditu abuztuan.
Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, abuztuan zerbitzu gehiago egongo dira Azkoitia eta Donostia artean, Loiolan, Azpeitian eta Zestoan ere geldialdiekin, astelehenetik ostiralera UK01 linearen ordutegiei norabide bakoitzean zazpi zerbitzu gehiago jarriz, 30 minutuko maiztasunarekin eguneko tarte batzuetan lortuz, eta UK41G linearekin egunero gaueko zerbitzuak ezarriz. Larunbat eta igandeetako UK01eko zerbitzuak orain arte bezala mantenduko dira.
Horrela, UK01 lineako autobusa orduro irtengo da Azkoititik 5:45etik 21:45era, Loiolan orduro geldituz 5:55etik 21:55era, Azpeitian orduro 6:00etatik 22:00etara, Zestoan orduro 6:12tik 22:12ra eta Donostiara orduro 6:55etik 22:55era. Zerbitzu horiei Azkoititik 9:15ean, 10:15ean, 15:15ean, 16:15ean, 17:15ean, 18:15ean eta 19:15ean irteten diren zerbitzuak gehitzen zaizkie, eta Loiolan (9:25, 10:25, 15:25, 16:25, 17:25, 18:25 eta 19:25ean), Azpeitian (9:30, 10:30, 15:30, 16:30, 17:30, 18:30 eta 19:30ean), Zestoan (9:42, 10:42, 15:42, 16:42, 17:42 eta 19:42an) eta Donostian (10:25, 11:25, 16:25, 17:25, 18:25, 18:25, 19:25 eta 20:25ean) gelditzen direnak. Kontrako noranzkoan, UK01 lineako autobusa Donostiako geltokitik aterako da 6:55ean eta orduro 8:05etik 22:05era, Zestoan 7:35ean eta orduro 8:50etik 22:50era, Azpeitian 7:45ean eta orduro 9:00etatik 23:00etara, Loiolan 7:50ean eta orduro 9:05etik 23:05era eta Azkoitian 8:00etan eta orduro 9:15etik 23:15era. Zerbitzu horiei Donostiatik 10:35ean, 11:35ean, 16:35ean, 17:35ean, 18:35ean, 19:35ean eta 20:35ean irteten diren zerbitzuak gehitzen zaizkie, eta Zestoan (11:20an, 12:20an, 17:20an, 18:20an eta 21:20an), Azpeitian (11:30ean, 12:30ean, 17:30ean, 18:30ean, 19:30ean, 20:30ean eta 21:30ean), Loiolan (11:35ean, 12:35ean, 17:35ean, 18:35ean, 19:35ean eta 21:35ean) eta Azkoitian (11:45ean, 12:45ean, 17:45ean, 18:45ean, 19:45ean eta 20:45ean eta 21:45ean) gelditzen direnak. Aste Nagusirako noranzko bakoitzean zerbitzu bat gehiago egongo da: 23:45ean Azkoititik irtengo da, 23:55ean Loiolan, 0:00etan Azpeitian, 0:12an Zestoan eta 0:55ean Donostian, eta 1:05ean hiriburutik irtengo da, 1:50ean Zestoan, 2:00etan Azpeitian, 2:05ean Loiolan eta 2:15ean Azkoitian.
Bestalde, urtero bezala, UK41G linea egokituko da, Azkoitian 22:45ean irtengo dena, Loiolan (22:55), Azpeitian (23:00), Zestoan (23:12) eta Donostiara 23:55ean iritsiko dena; eta beste bi zerbitzu, kontrako noranzkoan: hiriburuko autobus geltokian 23:05ean eta 0:05ean irtengo dena, Zestoan (23:50 eta 0:50), Azpeitian (0:00 eta 1:00), Loiolan (0:05 eta 1:05) geltokia duena eta Azkoitira 0:15ean eta 1:15ean iritsiko dena.
“Uda honetan Urola Erdiaren eta Gipuzkoako hiriburuaren arteko lotura hobetuko dugu. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko zerbitzuen maiztasunak areagotuko ditugu, eta gaueko zerbitzuak jarriko ditugu Azkoitia, Loiola, Azpeitia eta Zestoa Donostiarekin lotzeko, abuztuan hiriburura edo barnealdeko eskualde horretako udalerrietara hurbildu nahi duten guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin ahal izan dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok desplazatzeko duten modu bakarra, eta, beraz, haien joan-etorriak ere bermatu behar ditugu.”, adierazi du Azahara Domínguezek.