Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, herriko jaiak direla eta, abuztuaren 5tik 9ra gaueko zerbitzuak egongo dira Zarautz, Getaria eta Zumaia artean. Abuztuaren 5etik 8ra, irteerak Zumaiatik 0:30ean, 2:30ean eta 4:30ean izango dira eta Getarian (0:40, 2:40 eta 4:40) eta Zarautzen (0:45, 2:45 eta 4:45) geldialdia egingo dute, eta kontrako noranzkoan, Zarauztik 1:00etan, 3:00etan eta 5:00etan, Getarian (1:05, 3:05 eta 5:05) eta Zumaian (1:15, 3:15 eta 5:15) geldialdia eginez. Abuztuaren 9an, berriz, irteerak Zumaiatik 23:00etan, 0:20an, 1:20an, 3:20an eta 5:20an, geldialdiak Getarian (23:10, 0:30, 1:30, 3:30 eta 5:30ean) eta Zarautzen (23:15, 0:35, 1:35, 3:35 eta 5:35ean), eta kontrako noranzkoan Zarauztik 0:00etan, 0:45ean, 1:45ean, 3:45ean eta 5:45ean, geldialdiak Getarian (0:05, 0:50, 1:50, 3:50 eta 5:50ean) eta Zumaian (0:15, 1:00, 2:00, 4:00 eta 6:00etan).
Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik modu jasangarrian, seguruan eta erosoan hurbildu nahi zaitugu aisialdiko jarduerez gozatzeko. Horregatik, Lurraldebusen gaueko zerbitzuak jarriko ditugu, abuztuaren 5tik 9ra Getariako jaietara hurbildu nahi duten guztiek horretarako aukera izan dezaten. Garraio publikoaren erabilera bultzatu nahi badugu, zerbitzua dagoen eskaerara egokitzen lagundu behar dugu, eta horrela bakarrik lagunduko dugu herritarrek garraio publikoa joan-etorrietarako erabil dezaten”.
Haritz Alberdi, Getariako alkatea: “Aurten jaietan gaueko autobus zerbitzua jarriko da. Lehen aldia izango da eta berri pozgarria da. Jendeak joan-etorri seguruekin herrietako jaietaz gozatzeko bitartekoak jarri behar ditu administrazio publikoak. Eta Udala eta Aldundiko mugikortasun departametuaren arteko elkarlanari esker Getariako jaietan ere gauko autobus zerbitzua luzatu izanak asko pozten eta lasaitzen nau.”
Getariako jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu abuztuaren 5tik 9ra, astelehenatik ostiralara.
Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, herriko jaiak direla eta, abuztuaren 5tik 9ra gaueko zerbitzuak egongo dira Zarautz, Getaria eta Zumaia artean. Abuztuaren 5etik 8ra, irteerak Zumaiatik 0:30ean, 2:30ean eta 4:30ean izango dira eta Getarian (0:40, 2:40 eta 4:40) eta Zarautzen (0:45, 2:45 eta 4:45) geldialdia egingo dute, eta kontrako noranzkoan, Zarauztik 1:00etan, 3:00etan eta 5:00etan, Getarian (1:05, 3:05 eta 5:05) eta Zumaian (1:15, 3:15 eta 5:15) geldialdia eginez. Abuztuaren 9an, berriz, irteerak Zumaiatik 23:00etan, 0:20an, 1:20an, 3:20an eta 5:20an, geldialdiak Getarian (23:10, 0:30, 1:30, 3:30 eta 5:30ean) eta Zarautzen (23:15, 0:35, 1:35, 3:35 eta 5:35ean), eta kontrako noranzkoan Zarauztik 0:00etan, 0:45ean, 1:45ean, 3:45ean eta 5:45ean, geldialdiak Getarian (0:05, 0:50, 1:50, 3:50 eta 5:50ean) eta Zumaian (0:15, 1:00, 2:00, 4:00 eta 6:00etan).
“Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik modu jasangarrian, seguruan eta erosoan hurbildu nahi zaitugu aisialdiko jarduerez gozatzeko. Horregatik, Lurraldebusen gaueko zerbitzuak jarriko ditugu, abuztuaren 5tik 9ra Getariako jaietara hurbildu nahi duten guztiek horretarako aukera izan dezaten. Garraio publikoaren erabilera bultzatu nahi badugu, zerbitzua dagoen eskaerara egokitzen lagundu behar dugu, eta horrela bakarrik lagunduko dugu herritarrek garraio publikoa joan-etorrietarako erabil dezaten”, adierazi du Azahara Domínguezek.
Bestalde, Haritz Alberdi, Getariako alkateak, adierazi duenez, “aurten jaietan gaueko autobus zerbitzua jarriko da. Lehen aldia izango da eta berri pozgarria da. Jendeak joan-etorri seguruekin herrietako jaietaz gozatzeko bitartekoak jarri behar ditu administrazio publikoak. Eta Udala eta Aldundiko mugikortasun departametuaren arteko elkarlanari esker Getariako jaietan ere gaueko autobus zerbitzua luzatu izanak asko pozten eta lasaitzen nau.”.