Gipuzkoako hiriburuko jaiak direla-eta, herrialdeko zenbait udalerrik Donostiarekin dituzten loturak indartuko dira, gaueko zerbitzuekin eta zerbitzu bereziekin
Donostiako Aste Nagusia dela-eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzua indartuko du, gaueko autobusak eta zerbitzu bereziak eskainita.
Ekialdebuseko lineei dagokienez, ohiko zerbitzuez eta su artifizialak ikustera joateko eta itzultzeko errefortzuez gain, gaueko zerbitzuak izango dituzte aste guztian E71 (Donibane-Errenteria-Donostia), E72 (Oiartzun-Errenteria-Donostia), E75 (Beraun-Pasai Antxo-Donostia), E77 (Hondarribia-Irun-Errenteria-Pasai Antxo-Donostia), E21 (Hondarribia-Aireportua-Donostia AP8) eta E79 (San Pedro-Donostia) lineek.
Zehazki, E71 linea orduro irtengo da Donibanetik 23:00etatik 05:00etara, eta Donostiatik, 23:30etik 5:30era. E72 lineak orduro izango du zerbitzua, Oiartzundik 23:30etik 04:30era eta, Donostiatik, 00:00etatik 05:00etara. Gainera, abuztuaren 10ean eta 17an (larunbata) eta Ama Birjinaren egunaren bezperan (abuztuak 14) irteera gehigarri bat izango da, Oiartzundik 05:30ean eta Donostiatik 06:00etan. E75 linea orduro irtengo da 22:45etik 04:45era Beraundik, eta 23:15etik 05:15era Donostiatik. Gainera, hilaren 10, 17 eta 14an irteera gehigarriak izango dira, Beraundik 05:45ean eta, hiriburutik 06:15ean. E77 linea Hondarribitik abiatuko da 22:00, 22:20, 22:40, 23:00, 23:30, 00:00, 00:30, 1:00, 1:15, 1:30, 2:00, 2:30, 3:00, 3:30, 4:00 eta 5:00etan, eta Donostiatik, aldiz, 23:15, 23:30, 23:45, 23:50, 00:20, 00:50, 1:20, 1:50, 2:05, 2:20, “:50, 3:20, 3:50, 4:20, 4:50 eta 5:50ean. Aldiz, E21 linea Hondarribitik orduro abiatuko da 22:45etik 02:45era, eta Donostiatik, 23:30, 00:15, 01:15, 02:15 eta 3:30ean. Azkenik, E79 linea San Pedrotik 30 minuturo irtengo da 23:00 eta 05:00 artean eta, Donostiatik, 23:15etik 05:15era. Gainera, hilaren 10, 14 eta 17an linea horrek irteera gehigarriak izango ditu 05:30ean eta 06:00etan Pasaiatik eta 05:45ean eta 06:15ean Donostiatik.
Buruntzaldeko udalerriek Gipuzkoako hiriburuarekin dituzten loturak ere indartuko dira. Ildo horretan, zerbitzu bereziak egongo dira BU03 (Andoain-Lasarte-Donostia), BU05 (Andoain-Hernani-Donostia), BU11 (Hernani-Donostia, Aietetik) eta BU13 (Hernani-Astigarraga-Donostia) lineetan, su artifizialetatik joan eta itzultzeko. BU03a 21:30ean, 21:45ean eta 22:05ean irtengo da Andoaindik lanegunetan, 21:45ean eta 22:05ean larunbatetan eta 21:45ean igande eta jaiegunetan; itzultzeko, berriz, 23:10etik 23:30era egongo da zerbitzua eta 00:00etan BU41G (Lasarte-Oria-Donostia) eta BU47G (Tolosa-Donostia herriz herri) lineek beteko dute ibilbidea. BU05a 21:40an irtengo da Andoaindik eta itzulera-zerbitzuak izango ditu 23:10ean eta 23:20an Donostiatik; BU11a 22:00etan aterako da Hernanitik; eta BU13a 21:45ean abiatuko da Hernanitik eta itzulera-zerbitzuak izango ditu 23:10ean eta 23:30ean.
Halaber, 23:30etik aurrera, ohiko gaueko zerbitzuak eskainiko dira egunero BU41G (Lasarte-Oria-Donostia), BU47G (Tolosa-Donostia) eta BU40G (Andoain-Urnieta-Hernani-Astigarraga-Donostia) lineekin. BU47Gak orduro izango du zerbitzua, 23:30etik 5:30era Tolosako zezen-plazatik irtenda; igandean eta asteartetik ostegunera ez ezik zerbitzua 4:30ean bukatuko denean. BU41G zerbitzuak gauerditik goizeko seiak bitartean izango du zerbitzua, eta Lasarte-Oriatik (Zumaburu) orduak eta hiru minutuetan eta orduak eta 34 minutuetan irtengo dira; Donostiatik 23:30etik 5: 30era bitartean itzuliko dira, eta irteerak ordu eta bost minutuetan eta ordu eta 30 minutuetan izango dira.
Azkenik, BU40Gak 23:30etik 5: 30era bitartean izango du zerbitzua orduro, bi noranzkoetan; hala ere, igandean eta asteartetik ostegunera, azken zerbitzua 4: 30ekoa izango da, bi noranzkoetan.
UK01 (Azkoitia-Donostia) lineari dagokionez, 10etik 17ra gaueko zerbitzuak izango dira; 23:45ean aterako da Azkoititik, 00:00etan Azpeititik eta 00:12etan Zestoatik, eta 00:55ean iritsiko da Donostiara. Aldiz, kontrako noranzkoan, 01:05ean abiatuko da Donostiatik, eta iritsiko da Zestoara 01:50ean, Azpeitira 02:00etan eta Azkoitira 02:15ean.
Bestalde, hilaren 12, 13, 14, 15 eta 16an, UK49G (Zumaia-Donostia) lineak gaueko zerbitzu bereziak izango ditu, Donostiatik 00:15ean eta 02:15ean irtenda, eta larunbatetan ohiko gaueko zerbitzuak izango dira.
Ibilbide luzeko lineei dagokienez, ohiko ordutegiak mantenduko dira, baina errefortzuak prest egongo dira erabiltzaileen kopuruagatik beharrezkoa izanez gero baliatzeko.