Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen gaueko zerbitzu berezia jarriko du Zarauzko Euskal Jaiak direla eta

Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, astelehenean, hilak 9, Lurraldebuseko UK49G lineako gaueko zerbitzu bereziak egongo dira, Zarautz, Getaria eta Zumaia lotuko dituztenak. Autobusa 0:30, 1:30, 2:30, 4:30, 5:30, 6:30 eta 7: 30ean irtengo da Zarauztik (San Pelaio) eta ohiko geldialdiak egingo ditu. Baita, Urola Erdirantz ere zerbitzu bereziak egongo dira, Zarauztik 23:05, 1:05, 3:05 eta 5:05 irteerekin, Aizarnazabalen (23:22, 1:22, 3:22 eta 5:22), Zestoan (23:30, 1:30, 3:30 eta 5:30), Azpeitian (23:40, 1:40, 3:40 eta 5:40) eta Azkoitian (23:50, 1:50, 3:50 eta 5:50) geldialdiak egingo dituztenak.

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen gaueko zerbitzu berezia jarriko du Zarauzko Euskal Jaiak direla eta

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzu berezi bat prestatuko du Zarauzko Euskal Jaiak direla eta. 


Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, astelehenean, hilak 9, Lurraldebuseko gaueko zerbitzu berezi bat egongo da, Zarautz, Getaria eta Zumaia lotuko dituena. Zerbitzua 0:30, 1:30, 2:30, 4:30, 5:30, 6:30 eta 7: 30ean irtengo da Zarauztik (San Pelaio) eta ohiko geldialdiak egingo ditu. Urola Erdirantz ere zerbitzu bereziak egongo dira, Zarauztik 23:05, 1:05, 3:05 eta 5:05 irteerekin Aizarnazabalen (23:22, 1:22, 3:22 eta 5:22), Zestoan (23:30, 1:30, 3:30 eta 5:30), Azpeitian (23:40, 1:40, 3:40 eta 5:40) eta Azkoitian (23:50, 1:50, 3:50 eta 5:50) geldialdiak eginez.


“Gipuzkoar guztiei aisialdirako sarbidea bermatzearen aldeko apustu sendoa egiten dugu, modu jasangarri, seguru eta erosoan mugitu ahal daitezen. Horregatik, beste udalerri askotan egin dugun bezala, gaueko zerbitzu berezi hau eskaintzen dugu Euskal Jaiez gozatzeko Zarautzera joan nahi duten pertsona guztiek garraio publikoa hautatu dezaten”, adierazi du Azahara Domínguezek. 


Bestalde, Zarauzko alkate den Xabier Txurrukak “Zarautza aurtengo Euskal Jai egun berezia ospatzera datozenei garraio publikoa erabiltzeko plana egitera gonbidatu ditu, festa topera bizi eta gero etxera seguru bueltatzeko.”