Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, "San Pedro eta Intxaurtxueta auzoko jaiak direla eta, irailaren 13tik (ostirala) 14rako (larunbata) gauean DG40G eta DG41G lineen gaueko zerbitzuak eskainiko dira, larunbat gauetan egiten diren bezala".
Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Beste herri batzuekin egiten ari garen bezala, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu nahi duten guztiek Eskoriatzara modu eroso eta seguruan hurbildu ahal izateko. Garraio publiko iraunkorra, irisgarria eta kalitatezkoa bermatuz bakarrik lortuko dugu gero eta pertsona gehiagok ibilgailu pribatuak etxean uztea. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa pertsonen eskubideetarako sarbidea dela, eta horri esker, ibilgailu pribaturik ez dutenek bermatuta dutela aisialdirako sarbidea.".
Edorta Zubizarreta, Eskoriatzako alkatea: “Dei bat egiten dugu jendeak aprobetxa ditzan jartzen diren bitartekoak jaiak modu seguruagoan gozatu ahal izateko”.
Eskoriatzako San Pedro eta Intxaurtxueta auzoko jaiak direla eta, Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu.
"Irailaren 13tik 14rako gauean, DG40G eta DG41G lineetako gaueko zerbitzuak eskainiko dira, larunbat gauetan egiten diren bezala", adierazi du Azahara Dominguez diputatuak, eta azaldu du zerbitzu berezi horiek Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak "gipuzkoar guztien eskubideak bermatzeko" duen borondateari erantzuten diotela.
“Beste herri batzuekin egiten ari garen bezala, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu nahi duten guztiek Eskoriatzara modu eroso eta seguruan hurbildu ahal izateko. Garraio publiko iraunkorra, irisgarria eta kalitatezkoa bermatuz bakarrik lortuko dugu gero eta pertsona gehiagok ibilgailu pribatuak etxean uztea. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa pertsonen eskubideetarako sarbidea dela, eta horri esker, ibilgailu pribaturik ez dutenek bermatuta dutela aisialdirako sarbidea.”, berretsi du
Bestalde, Eskoriatzako alkateak, Edorta Zubizarretak, honako hau esan du: “Dei bat egiten dugu jendeak aprobetxa ditzan jartzen diren bitartekoak jaiak modu seguruagoan gozatu ahal izateko”.