Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, ostiralean eta larunbatean, hilak 20 eta 21, autobusak egongo dira orduro 23:30etik 5: 30era Legazpitik (S. Telleria), eta 20 minutu geroago iritsiko dira Zumarragara (Renfe). Alderantziz, Zumarragatik irteerak orduro izango dira, 0: 00etatik 6: 00etara. Gainera, larunbatean zerbitzu bereziak izango dira Bergaratik 23:30ean, 0: 30ean 1: 30ean, 2: 30ean eta 5: 00etan, eta honako ibilbide hau egingo dute: Antzuola (23:40, 0:40, 1:40, 2:40 eta 5:10), Zumarraga (23:55, 0:55, 1:55, 2:55 eta 5:25), Beasain (3:10 eta 5:40) eta Ordizia (3:25 eta 5:55). Zumarragatik, berriz, 0: 00etan, 1: 00etan, 2: 00etan, 4: 00etan eta 6: 30ean irtengo dira Antzuolatik 15 minutu geroago, eta 0: 25ean, 1: 25ean, 2: 25ean, 4: 25ean eta 6: 55ean iritsiko dira Bergarara. Era berean, beste bi irteera izango dira Ordiziatik 3: 30ean eta 6: 00etan. Beasaindik 3: 45ean eta 6: 15ean igaroko dira, ondoren Zumarragara joateko
Urretxuko Santa Anastasia jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu.
Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, ostiralean eta larunbatean, hilak 20 eta 21, autobusak egongo dira orduro 23:30etik 5: 30era Legazpitik (S. Telleria), eta 20 minutu geroago iritsiko dira Zumarragara (Renfe). Alderantziz, Zumarragatik irteerak orduro izango dira, 0: 00etatik 6: 00etara. Gainera, larunbatean zerbitzu bereziak izango dira Bergaratik 23:30ean, 0: 30ean 1: 30ean, 2: 30ean eta 5: 00etan, eta honako ibilbide hau egingo dute: Antzuola (23:40, 0:40, 1:40, 2:40 eta 5:10), Zumarraga (23:55, 0:55, 1:55, 2:55 eta 5:25), Beasain (3:10 eta 5:40) eta Ordizia (3:25 eta 5:55). Zumarragatik, berriz, 0: 00etan, 1: 00etan, 2: 00etan, 4: 00etan eta 6: 30ean irtengo dira Antzuolatik 15 minutu geroago, eta 0: 25ean, 1: 25ean, 2: 25ean, 4: 25ean eta 6: 55ean iritsiko dira Bergarara. Era berean, beste bi irteera izango dira Ordiziatik 3: 30ean eta 6: 00etan. Beasaindik 3: 45ean eta 6: 15ean igaroko dira, ondoren Zumarragara joateko.
“Beste udalerri batzuekin egiten ari garen bezala, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu, nahi duten guztiek Urretxura modu eroso eta seguruan hurbiltzeko aukera izan dezaten. Garraio publiko jasangarria, irisgarria, segurua eta kalitatezkoa bermatuz bakarrik lortuko dugu gero eta pertsona gehiagok ibilgailu pribatuak etxean uztea. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa pertsonen eskubideetarako sarbidea dela, eta horri esker, ibilgailu pribaturik ez dutenek bermatuta dutela aisialdirako sarbidea”, adierazi du diputatuak.
Bestalde, Jon Luqui Urretxuko alkateak hau esan du: “Ezaguna da Urretxuko Jaiek inguruko herritatik erakarri ohi duten jende kopurua. Hori dela eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuarekin elkarlanean autobus zerbitzu bereziak antolatu ditugu. Hala, kanpotik etortzen diren lagun, bisitari, senitarteko eta barrek aukera izango dute jaiak bere osotasunean gozatzeko, goizez arratsaldez, eta baita gauez ere. Modu ziur eta erosoan. Horrenbestez, gipuzkoarrak, eta batez ere inguruko herrietako pertsonak gonbidatu nahi ditugu Santa Anastasiak bertatik bertara ezagutzera eta gozatzera”.