Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko geltokiak lekuz aldatu ditu Kalezarren, Usurbilen, herritarrei zerbitzu hobea emateko

Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, aldaketa datorren astelehenean, hilak 7, sartuko da indarrean. Geraleku berriak, bat zirkulazioaren noranzko bakoitzean, aurrekoetatik metro gutxira egongo dira, eta segurtasuna eta irisgarritasuna handituko dira

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko geltokiak lekuz aldatu ditu Kalezarren, Usurbilen, herritarrei zerbitzu hobea emateko

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak baimena eman du Lurraldebusen Usurbkoileko Kalezarko bi geralekuak aldatzeko, herritarrei zerbitzu hobea eta seguruagoa emateko. Gainera, Matia zentrora hobeto sartzeko aukera emango du. Geraleku berriak, bat zirkulazioaren noranzko bakoitzean, metro gutxi batzuetara egongo dira, segurtasuna eta irisgarritasuna irabaziko dituzte, eta urriaren 7tik aurrera egongo dira martxan.
Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, aldaketa erakundeen arteko lankidetzaren eta Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Departamentua Gipuzkoako udalekin egiten ari den bileren emaitza da. “Etengabe berrikusten ditugu gure zerbitzuak, gure erabiltzaileen beharretara hobeto egokitzeko, eta, horretarako, etengabeko harremanak ditugu Gipuzkoako udalekin. Kalezarreko geltokien aldaketa honekin, Usurbilekin hilabetetan egindako lanaren emaitza dena, segurtasuna hobetzen dugu eta jende gehiagok joan-etorrietan garraio publikoa erabiltzea bultzatzen dugu. Garraio publiko jasangarri, eroso, irisgarri, lehiakor eta seguru baten bidez bakarrik lortuko dugu gero eta jende gutxiago ibilgailu pribatuaren mende egotea, mugitu ahal izateko”, adierazi du Azahara Domínguez diputatuak. 
Bestalde, Agurtzane Solabarrieta Usurbileko alkateak hau esan du: “Kalezarko geltoki eta igogailu berriak estrategikoak dira Usurbilentzat: Matiaren Egurtzegi zaintzadun etxebizitzen auzuneko bizilagunentzat ez ezik, Kalezarko eta Ugartondoko bizilagunentzako onuragarriak izango dira. Geltoki eta igogailu berriokin garraio publikoa erabiltzeko baldintzak eta irisgarritasuna bermatu ditugu: zalantzarik gabe, azpiegitura sozial oso garrantzitsua da usurbildarrontzat. Inbertsio handia izan da, 1,6 milioi eurokoa, eta Matia Fundazioaren, Gipuzkoako Aldundiaren eta Usurbilgo Udalaren arteko elkarlanari esker izan da posible. Horregatik, eta gure herrian badenez zer hobetua mugikortasunaren alorrean, elkarlan horri eusteko borondatea eta konpromisoa dugu”.