Albisteak

Linea honek Zumarraga, Beasain eta Ordizia, Tolosa eta Donostiarekin lotuko ditu. Ibilbide osoak ordubete eta 15 minutuko iraupena izango du, eta prezioa honakoa izango da: 1,37 euro MUGI txartel pertsonalizatuarekin ordaintzen dutenentzat, 1,80 euro MUGI anonimoarekin ordaintzen dutenentzat eta 5,10 euro eskudirutan ordaintzen dutenentzat.

Gehiago irakurri

Azahara Domínguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) presidenteak jakinarazi duenez, astearte honetan egindako ezohiko batzarrak argi berdea eman dio 14 urtera arte (horiek barne) adingabeen doakotasuna zabaltzeari. Gainera, 25 urtetik beherakoek % 50eko deskontuak izaten jarraituko dute, eta garraio publikoaren gainerako erabiltzaileek % 40ko hobariak izango dituzte

Gehiago irakurri

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradun ere badenak jakinarazi duenez, Bilman Bus emakidadunean egingo da lan hori, dagoeneko instalatuta baititu balidagailu berriak bere flota osoan, eta hemen ateratzen diren ondorioek Lurraldebuseko emakidadun guztientzat balioko dute, baita GGLA osatzen duten hiri-autobusentzat ere, balidagailuak aldatzen hasi baitira

Gehiago irakurri

Noemí López Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariordeak ere parte hartu du bileran, zeinetan dokumentu hori arautuko duten gidalerro nagusiak azaltzeko balio izan duen. Protokolo hay tresna "integrala eta proaktiboa" izango da Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoan indarkeria matxistak prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko.

Gehiago irakurri

Azkoitian dagoen eta aurten lehen mendea betetzen duen konpainia honek hogeita hamar autobus inguru ditu gaur egun (horietatik 22 Lurraldebusekoak) eta 65 pertsona enplegatzen ditu. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hamaika ibilgailu berri (bederatzi autobus eta bi mikrobus) sartuko ditu datozen hilabeteetan bertan. Ibilgailu horiek 2023ko uztailetik sartu diren bostei gehituko zaizkie, eta horrek sekulako jauzi kualitatiboa ekarriko du eskaintzen den zerbitzuan, autobus jasangarriagoak eta eraginkorragoak izateaz gain, erosoagoak ere badirelako.

Gehiago irakurri

Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, martxoaren 15ean, larunbata, zerbitzuak 18:30ean eta 23:00etan abiatuko dira Ordiziatik (Garagartza), eta 19:00etan eta 23:30ean iritsiko dira Olaberriara (Erdigunea). Erdian Beasainen (Renfe) 18:40an eta 23:10ean eta Lazkaon (Hirigoien 14) 18:50ean eta 23:20an geldituko dira. Gainera, igande goizaldean, hilak 16, itzulera-zerbitzuak egongo dira Olaberriatik 2:00etan eta 5:00etan, Lazkaora (Eliza) 2:10ean eta 5:10ean iritsiko dira, Beasainera (Zaldizurreta) 2:20an eta 5:20an, eta, azkenik, Ordiziara (Renfe) 2:30ean eta 5:30ean.

Gehiago irakurri

Foru Aldundiko arduradunak azaldu duenez, zerbitzu horiek Ordiziako Renferen geltokitik 11:15ean, 11:50ean, 12:00etan eta 12:25ean izango dira, eta honako ibilbide hau egingo dute: Ordizia-Oteginea (11:18an, 11:53an, 12:10ean eta 12:28an), Zaldibia-Bilore (11:25ean, 12:00etan, 12:20an eta 12:35ean) eta Gaintzara 11:35ean, 12:10ean, 12:45ean eta 12:30ean iritsiko dira. Itzultzeko, autobusak Gaintzatik abiatuko dira 14:00etan, 14:35ean, 17:15ean eta 17:50ean".

Gehiago irakurri

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, gaurtik martxoaren 16ra, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Lurraldebuseko autobusek kanpaina honetarako prestatu diren eta Gipuzkoako hiriarteko autobus-zerbitzuaren barruan emakumeek dituzten rolak erakusten dituzten kartelak eta bideoak erakutsiko dituzte. Bideoek, gainera, sare sozialetan ere izango dute zabalkundea.

Gehiago irakurri

Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Marisol Garmendia, Mugikortasun Iraunkorreko sailburu Susana García Chueca eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez Hondarribiko aireportuko zuzendari José Manuel Sánchez Losadarekin bildu dira, Hondarribiko aireportuaren egoerari buruz hitz egiteko eta azpiegitura horren erronkei heltzeko

Gehiago irakurri