• Baldintzak:
    • Pertsona fisikoa edo juridikoa izatea.
    • Aitortutako sinadura elektronikoa izatea.
    • Zentroaren funtzionamendurako gutxieneko irakasle plantilla izatea.
    • Lokal egokiak izatea.
    • Praktikak egiteko behar diren ibilgailuak izatea.
    • Ikastaroak aurrera eramateko behar den material didaktikoa izatea.
    • Kualifikazio eta prestakuntza programa bat izatea.
  • Eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa:
    • CAP.PV.0.1.0 - Zentroaren datuen fitxa bete behar da.
    • Eskatzailearen NA, IFK edo pasaportea.
    • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena sinadura elektronikoa baduela adieraziz edo, bestela, pertsona fisikoaren identitate ziurtagiria.
    • Zentroko zuzendariaren NA, IFK edo pasaportea.
    • Zentroko zuzendariaren titulazioa edo gaitasun administratiboa.
    • Lan kontratuak, egiaztatzen dutenak zentroko zuzendari-irakaslearen, gutxienez, hiru urteko irakasle edo zuzendari esperientzia prestakuntza zentroetan.
    • Zentroko zuzendari-irakasleak zentroarekin edo enpresarekin duen harremanaren egiaztagiria. Harreman hori lan, merkataritza edo administrazio arlokoa izan daiteke.
    • Irakasleen zerrenda: CAP.PV.0.3.0 - Irakasleen zerrenda eta CAP.PV.0.4.0 - Irakasleen fitxa pertsonala fitxak bete behar dira.
    • Irakasleen NA.
    • Langile bakoitzak enpresarekin duen harreman profesionalaren egiaztagiria.
    • Irakasleen espezialitateen araberako titulu edo gaikuntza administratiboa edo, bestela, espezialitate bakoitzean duten esperientziaren egiaztagiria.
    • Ikastaroak emateko lokalak irekitzeko udal lizentzia.
    • Lokalen azalpen memoria. Bertan deskribatuko dira sarbideak, gelak, zerbitzu orokorrak eta komunak. Gainera, CAP.PV.0.2.0 - Inbentarioa, lokalak, materialak eta ibilgailuak fitxa bete behar da teorikako lokalei buruzko atalean.
    • Lokalen planoak.
    • Lokala erabilgarri izatea egiaztatzea: salerosketa eskrituraren bidez edo errentamendu kontratuaren bidez eta abar.
    • Praktika egiteko instalazioak dituela egiaztatu behar da edo, bestela, instalazio haiek dituen beste erakunde batekin eginiko kontratua edo akordioa. Gainera, CAP.PV.0.2.0 - Inbentarioa, lokalak, materialak eta ibilgailuak fitxa bete behar da praktikak egiteko lekuari buruzko atalean.
    • Kategoriaka praktikak egiteko behar diren ibilgailuen zerrenda, emango den ikastaro bakoitzaren arabera : CAP.PV.0.2.0 - Inbentarioa, lokalak, materialak eta ibilgailuak fitxa bete behar da ibilgailuei buruzko atalean.
    • Hala badagokio, beste erakunde edo enpresa baten ibilgailuak erabiltzeko hitzarmenaren agiria.
    • Ibilgailu bakoitzaren zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
    • Zentroak dituen material didaktikoen zerrenda: CAP.PV.0.2.0 - Inbentarioa, lokalak, materialak eta ibilgailuak fitxa bete behar da material didaktikoari buruzko atalean.
    • Eman asmo den kualifikazio eta prestakuntza programa, haren gauzatze plana adierazita (ikastaroen aldi baterako programazioa, moduluak nola emango diren eta abar) eta aurreikusitako irakaskuntza metodoak, eta, baita, hala badagokio, ikastaroan sartzeko eta bertan parte hartzeko baldintzak ere.
    • Tasaren ordainketa: Ordainketa gutunean sartu.

Oharra: formakuntza zentro bakoitzarengatik baimen bat behar da.

Prestakuntza zentroa baimendu duen administrazio organoak berak homologatzen ditu prestakuntza ikastaroak.

Baimendutako prestakuntza zentro batek ematen dituen ikastaroek aurretik homologatutako eredu bat jarraitu behar dute.

Ikastaro eredua homologatzeko, zentroak memoria bat aurkeztu behar du zehaztapen hauek azalduz:

  • Ikastaroan emango diren gaien programa garatua (emango diren gai guztiak jasoko ditu).
  • Ikastaroaren eta ikastaroaren modulu edo zati bakoitzaren iraupena.
  • Gidatze praktikari eskainiko zaizkion orduak eta, behar izanez gero, goi mailako simulagailuari horietako zenbat ordu eskainiko zaizkion.
  • Ikastaroa emateko behar den irakasle kopurua, bakoitzaren titulazioa edo esperientzia maila eta irakasle bakoitzak emango dituen gaiak azalduz.
  • Ikastaroan parte hartuko duten ikasleen kopurua, gehienez, 20.
  • Tasaren ordainketa: Ordainketa gutunean sartu.

Pertsona bera (fisikoa edo juridikoa) baimendutako zentro batzuen titularra bada, haietan eman dezake haietako edozeinetan homologatutako ikastaroak, homologazio berri bat egin beharrik gabe.

Memoria egitea errazteko, eskatzaileak, nahi izanez gero, homologatu nahi duen ikastaro motaren araberako agiriak aurkez ditzake:

Hasierako prestakuntza:

Etengabeko prestakuntza:

Zentroko zuzendariak sinatutako komunikazio bat bidali behar du Internet bidez ikastaroak emango diren lurraldeko organo eskudunari, ikastaro bakoitza hasi baino, gutxienez, 10 egun lehenago; bertan datu hauek jasoko dira:

  • Emango den ikastaro mota, hasierako kualifikaziokoa, ohikoa edo azkarra den adieraziz, edo etengabeko prestakuntza den, eta homologatutako zein ikastaro eredu jarraituko den.
  • Ikastaroaren hasiera eta amaiera data eta ikastaroaren programazioa, ikastaroaren ordutegia eta ikastaroen edukiak.
  • Ikastaroaren hasiera eta amaiera data eta ikastaroaren programazioa, ikastaroaren ordutegia eta ikastaroen edukiak.
  • Ikastaroa emango duten irakasleen zerrenda, bakoitzaren espezialitatea adieraziz.
  • Ikastaroan parte hartuko duten ikasleen zerrenda (izen-abizenak, NA edo pasaportea) eta baita zein motatako gida-baimenaren jabe diren ere (indarrean daudenak).

Ikastaroari buruz jada aurkeztutako datuetan izaniko edozein aldaketa Internet bidez jakinaraziko da aurrerapen honekin:

  • Ikastaroaren edukia edo haren hasiera, garapen edo amaiera dataren aldaketa, ikastaroa hasteko aurreikusitako data baino 24 ordu lehenago, gutxienez.
  • Ikastaroa eman behar duen irakasle baten ordezkapena, irakasle hori ikastaroa ematen hasi behar zen eguna baino 24 ordu lehenago, gutxienez.
  • Ikasleek beraiek ikastaroa beren kabuz uztea (edo ikastaroaren orduen %10 edo gehiagotara huts egiteagatik kanpo uztea) gertatu bezain laster. (Prestakuntza zentroak ikastarotik kanpo utz ditzake ikastaroa baliagarria izateko eduki garrantzitsuak jasotzen dituzten ataletan parte hartu ez duten ikasleak).

Ikastaroa amaitzean, zentroko zuzendariak prestakuntza teoriko eta praktikoa egin izanaren ziurtagiri bat egingo dio ikasle bakoitzari eta internet bidez organo eskudunari jakinaraziko dio ikastaroaren amaiera eta ikastaroa gainditu duten ikasleen zerrenda (izen-abizenak, NA, jaiotza data eta lekua, helbidea, argazki eta sinadura digitalizatua, eta gidabaimena, izanez gero).

Hasierako prestakuntza kasuetan, ikastaroaren ziurtagiriak  urtebeteko balioa du, hori delako azterketa egiteko epea ikastaroa amaitzen denetik. Azterketa ez bada gainditzen edo ez bada egiten urtebeteko epean, ikastaroa berriro egin beharko da.

Garraio Administrazioak ikuskatuko ditu zentroak, eta baita haietan ematen diren ikastaroak ere.

Baimendutako zentroek eskatzen zaien dokumentaziorako sarbidea eman behar dute eta baita baimena emateko kontuan hartutako datuetan izandako aldaketen berri ere. Zentroen betekizunak eta erantzukizunak, ikuskatze araubideak eta zehapenak 2021ko apirilaren 20koa 284/2021 Errege Dekretuak zehazten ditu.