Takografo digitala errepideko garraiorako ibilgailuetan instalatutako gailu bat da (kontrol-aparatua), ibilgailu horiei eta gidarien lan-denborei buruzko datuak automatikoki edo erdiautomatikoki erregistratzeko eta biltegiratzeko balio duena.
Takografo-txartelek titularraren identitatea (edo identitate-multzoa) jakinarazten diote kontrol-aparatuari, eta, horretaz gain, aukera ematen dute datuak transferitzeko eta biltegiratzeko, eta, halaber, funtzio jakin batzuetara sartzeko erabiltzailearen profilaren arabera (gidaria, enpresa, tailerra):
Lantegi txartela: takografo digitalaren fabrikatzailea, instalatzailea, ibilgailuen fabrikatzailea edo behar bezala baimendutako zentroa identifikatzen ditu, eta aukera ematen du takografoa probatzeko, aktibatzeko, kalibratzeko eta datuak takografo digitalera transferitzeko. Urtebeteko balioa du (PIN kodea behar du funtzionatzeko).
OHARRA: Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumen bakarra da takografo txartela izapidetzea Gipuzkoan erroldatuta dauden pertsonei eta zerga helbidea Gipuzkoan duten enpresei.
Salbuespenak:
Gidari-txartel baten titularra enpresa-txartel baten edo batzuen titular izan daiteke, hala badagokio, baina ezin da izan saiakuntza-zentroko txartelen edo kontrol-txartelen titular.
Enpresa-txartel baten titularra gidari-txartel baten titular izan daiteke, hala badagokio, baina ezin da izan saiakuntza-zentroko txartelen edo kontrol-txartelen titular
Lantegi-txartel baten titularra ezin da izan gidari-txartel baten, enpresa-txartel baten edo kontrol-txartel baten titular.
Kontrol-txartel baten titularra ezin da izan gidari-txartel baten, enpresa-txartel baten edo saiakuntza-zentroko txartel baten titular.
Takografo digitalaren txartelarekin lotutako izapide guztiak telematikoki egin behar dira.
Izapideak bi modutan egin daitezke:
Aurrez aurreko tramitazioak baino ez dira egingo, aldez aurretik hitzordua eskatuta, honako hauetarako:
Ordutegia: 8:30 - 13:30
Hitzordua eskatzeko: 943112011 edo tacografodigital@gipuzkoa.eus
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.