Aldundiak elikadura eta mugikortasun iraunkorrera bideratutako proiektu berritzaileentzako laguntzen deialdia ireki du
Foru Erakundeak 750.000 euro bideratuko ditu Etorkizuna Eraikizen esparruan definitutako bi misio horiek indartzera bideratutako lankidetza-ekimen berritzaileak laguntzera. Misio horiek legegintzaldiko bi helburu estrategiko dira. Laguntzak Gipuzkoako eragile publiko eta pribatuei zuzenduta daude, eta lurraldearen potentzial guztiaz probestea bilatzen dute gizartearentzat garrantzitsuak diren erronka horiei aurre egiteko. Testuinguru honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EIT-Climate KICek jardunaldiak egingo dituzte bihartik ostegunera bitartean, Esloveniako gobernuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko ezagutza trukatzeko, bi lurraldeek elikadura jasangarriaren inguruan partekatzen duten misioaren inguruan. Aipatutako jardunaldien esparruan, finantzaketa sistemikoa ere landuko da, gure ongizate ekonomiko eta soziala eta lurraldearen kohesioa bermatuko duten proiektuak sendotzeko eta lotzeko tresna gisa.