Aldundiak Kanadako Gobernuko eta Enbaxadako ordezkariei harrera egin die

Eider Mendoza diputatu nagusiak gaur arratsaldean harrera egin dio egun hauetan Gipuzkoan dabilen Kanadako ordezkaritzari; bidaia hori egin dute EHUk eta Kanadako Enbaxadak lehen euskal bidaiariek Kanadarekin izan zituzten harreman historikoetan eta bi lurraldeek elkarrengan izan zuten eraginean sakontzeko antolatutako uda ikastaroa dela-eta. Testuinguru horretan, jorratuko dira San Juan itsasontziaren eraikuntzaren azken fasea eta ontziak XVI. mendeko euskal balea-arrantzaleek egiten zuten bideari jarraituz Kanadara egingo duen bidaiari buruzko alderdiak.

2024/06/19