Antzizarko biribilgunearen lanen hasiera

Datorren asteazkenean, urriaren 9an, Gipuzkoako Foru Aldundiak biribilgune berria eraikitzeko lanak hasiko ditu GI-2632 errepidearen eta Igartza Oleta bidearen arteko bidegurutzean, Antzizar auzoan. Beasaingo udalerrirako sarbide eta irteera da puntu hau eta jarduketa honen helburu nagusia da bidegurutze horretako trafiko eta segurtasun arazoak konpontzea. Lanak 599.902 eurotan esleitu dira eta lau hilabeteko gauzatze-epea dute. "Trafikoa hobeto antolatuko biribilgune berriarekin", Felix Urkola Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuak adierazi duenez, eta "herriguneko eta industria-guneetarako irisgarritasuna hobetuko da, erabiltzaileen segurtasuna nabarmen handituz".

2024/10/04