Kanadako agintarien ordezkaritza batek, Kanadak Espainian duen enbaxadako ordezkariek, Kanadako eskualdeetako eta estatuko parlamentuetako ordezkariek osatua, Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintziala bisitatu zuen atzo. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuaren mendeko artxiboa da, eta Oñatin du bere egoitza. Bisita honen helburua Kanada eta Euskal Herriaren arteko harremanen historia erakusten duten dokumentuak gertutik ezagutzeko Kanadako ordezkaritzaren interesean kokatzen da.