Gure Lurra kongresuaren helburu nagusietako bat da lehen sektoreak bere jardueraren bidez herritarren ongizate integralean egiten duen lana ikusaraztea. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen landa-ingurunearen eta hiri-ingurunearen arteko topagunea azaroaren 14an ospatuko da, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Zazpigarren edizio honetan jardunaldiak gure lurra zaintzearen garrantzia eta baserritarrek hau zaintzen egiten duten ekarpena izango ditu ardatz; izan ere, bere jardueraren bidez, elikagai jasangarriak eta kalitatezkoak eskura ditzakegu, eta, aldi berean, landa-ingurune berde zaindua mantentzen laguntzen digute Gipuzkoan.
Azpitituluak sistema automatiko baten bidez sortu dira. Zerbitzuaren kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko lan egiten badugu ere, kontuan izan transkripzioan akatsak egon daitezkeela.