Bihar hasiko da Antioko musikaldia, 40 urteko ibilbidean 27.600 entzule baino gehiago izan dituen musika zikloa

Antioko Musikaldiaren 40. edizioa hasiko da bihar, eta sei kontzertu izango ditu, aurreko urteetan baino bat gehiago. Irailaren 2tik urriaren 7ra bitartean, larunbatetan, doako bost kontzertu egingo dira Antioko ermitan, eta azken egunean «Sagarrondo Txintxo, Sagarrondo on!» ikuskizuna izango da Igartubeiti Barriko Dolarea baserrian, 18:00etan. Ermitako kontzertuak 19:30ean izango dira, eta autobus zerbitzua Elizkaletik abiatuko da 19:00etan.

2023/09/01