Bisita gidatuak 2024 uda

Aldundiak ateak irekiko datorren abuztuaren 30ean bisita gidatuak hartzeko; foru jauregiaren beraren eta haren aretoen eta objektu historiko, koadroen eta barruan dauden elementu apaingarrien historia eta arkitektura ezagutzera emateko. Aldundiari, Batzar Nagusiei, bere eskumenei eta administrazio-antolaketari buruzko azalpena ere jasoko dute bisitariek, gidari espezializatuen eskutik. Irune Berasaluze, Gobernantza diputatuak gonbidapena egin die herritarrei lehen pertsonan foru eraikina barrutik eta gertutik ezagutzeko. “Harrera bikaina izan duten bisita gidatu hauetan, orain arte 4.500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute”, azaldu duenez.

2024/08/02