Gaur goizean egin den lehen bileran eratu da Gipuzkoako Elkarrizketa Zibileko Mahaia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko organo berri bat, lurraldeko hirugarren sektorearen parte-hartzea sustatu eta egituratzea helburu duena eta foru erakundearen plan eta programak osatzeko balioko duena. Mahaiak, alde instituzionaletik, Diputazioko eta EUDELeko ordezkariez osatzen da; eta hirugarren sektoreko 17 erakunde-saretako ordezkariz, elkarteei dagokienez.
Azpitituluak sistema automatiko baten bidez sortu dira. Zerbitzuaren kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko lan egiten badugu ere, kontuan izan transkripzioan akatsak egon daitezkeela.