Gaur aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian Euskal Herriko Artisautza Azokari buruzko webgunea, esku-lanbide tradizional eta modernoen sustapenean mugarri izan zena. Prentsaurrekoan Irune Berasaluze Gobernantza foru diputatua, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea, Andoni Goitia Ereintza Elkarteko lehendakaria eta Blanka Gomez de Segura artisaua izan dira.