Foru Ogasunak PFEZ 2023ri dagokion murrizketa aplikatu die 1967 baino lehen mutualitate batean kotizatu zutenei
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak 1967ko urtarrilaren 1a baino lehen mutualitate bati egindako ekarpenei dagokien murrizketa aplikatu die aste honetan Auzitegi Gorenaren 2024ko apirilaren 19ko 673/2024 azken epaiak eragiten dien pentsiodunei. Epai horren arabera, 1967a baino lehen kotizatu zuten pentsiodunek ez dute aitorpenean sartu behar data horren aurretik egindako ekarpenei dagokien pentsioaren zatia.