GI-3361 Luizia Hondarribia (lanak)

Lanak ondo bidean, Hondarribian martxo hasieran gertatutako luiziaren ondorioz itxitako GI-3361 errepidearen lehen erreia ekain amaierarako ireki ahal izango du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Maria Ubarretxena, Bide Azpiegituretako diputatuak gaur lanetara egindako bisitan aurreratu duenez. Ordurako kaltetutako ezpondaren euste-lanen zatirik handiena eginda egongo da eta uztail amaiera aldera errepidea bi noranzkoetan ireki ahal izatea da asmoa. Helburu horrekin, Aldundiak 1.000.000 euro gaitu ditu emergentziazko jarduketa gauzatu ahal izateko. Ingurua segurtatu eta errepidea berriz zerbitzuan jartzeko lanak “martxa onean eta aurreikuspenak betez” gauzatzen ari direla azaldu du diputatuak eta, aldi berean, aldameneko ezpondaren eta inguru guztiaren segurtasuna bermatzeko azterketak ere egin direla gehitu du, alboko ezponda eta eremu guztia gainbegiratuz: “errepidea garbi, kaltetutako tartearen zorua berrituta eta segurtasun neurri berriekin irekita egongo da udan”.

Komunikazioaren barnean: GI-3361 Luizia Hondarribia (lanak)

5:19

Oharra

Azpitituluak sistema automatiko baten bidez sortu dira. Zerbitzuaren kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko lan egiten badugu ere, kontuan izan transkripzioan akatsak egon daitezkeela.

Webgunean bideoa txertatu

Bideoa deskargatu

Bideoa kalitate desberdinetan eskaintzen dizugu: HD, 720, 576 eta 240. Aukeratu behar duzun kalitatea eta deskargatu bideoa.

Kalitatea

Transkripzioa deskargatu

Bideoaren transkripzioak, automatikoki sortutakoak, eskura dituzu. Aukeratu nahi duzun formatua.

Formatuak

Itzulpena deskargatu

Bideoaren itzulpenak, automatikoki sortutakoak, eskura dituzu.

Erlazionatutako bideoak