Gipuzkoak hondartza-denboraldiari hasiera eman dio, hondakinik gabeko itsasertz baten alde

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Emaús Gizarte Fundazioak sentsibilizazio-kanpaina bat garatuko dute Gipuzkoako hondartzetan hondakinak behar bezala bereizteko eta biltzeko. Era berean, 1.815.000 euro erabiliko dira garbiketa indartzeko, eta 150.000 euro gehiago segurtasunerako. Ahalegin horren barruan sartzen da eguzki-paperontzi trinkotzaile berriak instalatzea eta edukiontziak hareatzetatik kanpo jartzea, ingurumen-inpaktua minimizatzeko.

2024/06/12