Gipuzkoako Foru Aldundiak ia 2 milioi euro bideratuko ditu 2024an Gipuzkoako udalerrietako kirol-azpiegiturak hobetzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak 1.884.353 euro bideratuko ditu 2024rako, 2023-2025 aldirako kirol-instalazioen planak hala eskatuta. Aurrekontu osoa 8.180.000 euro da. Aurten onuradun izango diren kirol-azpiegiturak 22 udalerritan eta lurraldeko eskualde guztietan daude. Lasarte-Orian udal kiroldegi berri bat eraikitzeak jasoko du partidarik handiena, 1.200.000 €, eta proiektu gehien Goierrin egingo dira, 670.538 € guztira. Zehazki, sei udalerritan izango du eragina: Lazkao, Mutriku, Beasain, Segura, Legorreta eta Zaldibia.

2024/01/29