Gipuzkoako Foru Aldundiak turismo arduratsuko proiektu bat bultzatu du El Salvadorren, garapen ekonomiko eta sozialerako "aldaketarako motorra" dena

2018az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiak 339.813 €-ko dirulaguntza eman du lankidetza proiektu baterako. Proiektu hori TAU Fundazioa GGKEak koordinatu du, eta El Salvadorreko CORDES GKEarekin eta Deustuko Unibertsitateko Turismo Sailarekin elkarlanean ari da, Aguilareseko Garapen Turistikorako Batzordearekin (COMITURA) batera. Batzorde hori herri horretako gizarte zibileko eta udal gobernuko ordezkariek osatzen dute.

2024/02/06