Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Aranzadik "Emakume arkeologoak Gipuzkoan" erakusketa antolatu dute Garberan
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin lankidetzan, "Emakume arkeologoak Gipuzkoan" erakusketa aurkeztu du Garberan. Erakusketa gaur astelehenean, ekainak 17, inauguratuko da, goizeko 11:00etan. Uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai. Halaber, historiaurreari buruzko doako tailer bat antolatu dute 8 eta 12 urte arteko haurrentzat, ekainaren 22an, larunbatean, goizeko 11:00etan. 25 plaza baino ez daude eta aldez aurretik izena eman behar da Aranzadiren webgunean: www.aranzadi.eus eta jardueren atalean, bihartik.