Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Ramón Rubial Fundazioak Florencio Iracheta Quilez eta Guillermo Torrijos Goyarzuren biografiak "justizia eta memoria demokratikoko" ekintza gisa aurkezten dituzte

Ramon Rubial Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak "Florencio Iracheta Quilez" eta "Guillermo Torrijos Goyarzu"ren biografiak aurkeztu dituzte astelehen honetan Gipuzkoako Foru Aldundian egin den prentsaurrekoan. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatu Goizane Álvarezek ondoan izan du Pedro Barruso Barés, II. Errepublikaren, Gerra Zibilaren eta lehen frankismoaren garaiko Euskal Herriko Historia Garaikidean espezializatutako irakasle doktorea. Ramón Rubial Fundazioko presidenteorde Blanca Roncalek ere parte hartu du aurkezpenean.

2024/07/08