Larunbatean ongizate emozionalari buruzko tailerrak izango dira Donostian, jolas inklusiboak eta bazkari solidario bat barne direla
Kutxa Fundazioak eta Arantzazulabek, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin, Etiopia Utopia Fundazioarekin eta Pausoka Behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuarekin eta Donostiako Udaleko Kirol Zinegotzigoarekin elkarlanean, ongizate emozionalari buruzko tailerren jardunaldi bat antolatuko dute, jolas inklusiboa bitarteko hartuta, datorren larunbatean, ekainak 1, Donostian, Anoetan (Kiroletxea), Ernest Lluc Kultur Etxearen kanpoaldean, 10:30etik 13:30era bitartean. Jardunaldia amaitzeko, Etiopia-Utopia Fundazioak antolatutako bazkari solidarioa izango da.