Lurra zaintzearen garrantzia herritarren ongizate integralerako Gure Lurra Biltzarreko protagonista izango da

Gure Lurra kongresuaren helburu nagusietako bat da lehen sektoreak bere jardueraren bidez herritarren ongizate integralean egiten duen lana ikusaraztea. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen landa-ingurunearen eta hiri-ingurunearen arteko topagunea azaroaren 14an ospatuko da, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Zazpigarren edizio honetan jardunaldiak gure lurra zaintzearen garrantzia eta baserritarrek hau zaintzen egiten duten ekarpena izango ditu ardatz; izan ere, bere jardueraren bidez, elikagai jasangarriak eta kalitatezkoak eskura ditzakegu, eta, aldi berean, landa-ingurune berde zaindua mantentzen laguntzen digute Gipuzkoan.

Oharra

Azpitituluak sistema automatiko baten bidez sortu dira. Zerbitzuaren kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko lan egiten badugu ere, kontuan izan transkripzioan akatsak egon daitezkeela.

Webgunean audioa txertatu

Audioa deskargatu

Audioa MP3 eta OGG formatuetan eskaintzen dizugu. Aukeratu behar duzun formatua eta deskargatu audioa.

Bertsioak

Transkripzioa deskargatu

Audioaren transkripzioak, automatikoki sortutakoak, eskura dituzu. Aukeratu nahi duzun formatua.

Formatuak

Itzulpena deskargatu

Audioaren itzulpenak, automatikoki sortutakoak, eskura dituzu.

Erlazionatutako audioak