Marrutxipi bypass-a kentzea

Donostia ekialdeko saihesbide berria eraikitzeko lanak fase berrian sartuko dira datozen asteetan eta, progresiboki, bypass-ak kendu eta desbideraketa gehienak lehengoratzen joango dira hilabete bukaera aldera. Hasteko, larunbatean GI-20an Bilborako noranzkoan bypass-a kenduko da eta abuztu bukaeran Frantziarako noranzkoan egingo dira aldaketak. Obrari dagokionez, lur-mugimendu eta euste lanak jada amaituta, aurreikuspena da hiriaren ekialdeko lotune berria urte amaierarako prest izatea.

Komunikazioaren barnean: Marrutxipi bypass-a kentzea

Irudiak deskargatu

Behar dituzun irudiak hautatu edo album osoa deskargatu.

Kalitatea

Irudiak hautatu

Erlazionatutako irudiak