Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak diruz lagunduko du gipuzkoako unibertsitate ikasle eta langileak Bizkaiko unibertsitate zentroetara egunero eramaten dituen autobusa, eta Mugi sistemaren tarifekin parekatuko du

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi du neurri horri esker hilean 300 euro baino gehiago aurreztuko dutela elkarteko kideek; izan ere, 25 urtetik beherako ikasleek 72 euro inguru ordainduko dute zerbitzu horrengatik, eta 25 urtetik gorakoek, berriz, 90 euro inguru.

2024/04/25