Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Gipuzkoako turismo industria indartzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia egin du

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 199.000 euro bideratuko dira "turismo enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko zerbitzuak eta jarduerak abian jarri eta digitalizatzeko". Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 9ra arte egongo da irekita.

2024/04/05