Sahatsa Jauregik bere ‘Aizkora’ obraren muntaketa prozesua zuzenean erakutsi du Gordailuan
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, Gordailuarekin batera, Sahatsa Jauregiren eta Joxe Ramón Jauregiren ‘Aizkora’ azken lana nola muntatzen den aurkeztu dute gaur, osteguna, maiatzak 9. Goizane Álvarez Kultura diputatuak, Sahatsa Jauregi artistak eta Irene Cardaba Gordailua Kontserbatzeko eta Zaharberritzeko teknikariak prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Gordailuan.