Mutualisten tributazioaren inguruko epaia betez, uztailean 145,4 milioi euro itzuli ditu Ogasunak. Itzulketa horiek horiek eta 2023ko errenta-kanpainan arrazoi beragatik itzulitako 59 milioi euroak kontuan hartu gabe, hazkundea % 5,9koa izango litzateke
Uztailera arte, Gipuzkoan, zerga bilketa metatuak %1,6ko murrizketa izan du aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %4,7 hazi direlako, eta itzulketak %21,4. Zuzeneko zergak %2,5 jaitsi dira, zeharkako zergak %2,7 jaitsi dira eta Estatuarekiko doikuntzak %6,3 handitu dira.