200 euroko laguntza berria familia zaurgarrientzat
Otsailaren 15etik martxoaren 31a bitarte eskatu ahal izango da
- 100586
Ogasun eta Finantza Departamentuak 200 euroko laguntza eskaera aktibatu du familia zaurgarrientzat, Ukrainako Gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko eta La Palma uhartea berreraikitzen eta beste egoera kalteberago batzuetan laguntzeko neurriei buruzko abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretua jarraituz.
Diru laguntza ZergaBidea plataforman dagoen formulario baten bidez eskatuko da otsailaren 15etik aurrera. Eskabidea betetzeko, beharrezkoa izango da BAK, BakQ edo ziurtagiri elektronikoa izatea.
Diru laguntza jaso ahal izateko, onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute bizilekua, eta aipatutako Errege Lege Dekretuan ezarritako baldintzak bete behar dituzte; besteak beste, beren bizikidetza-unitatearen errentak 27.000 eurotik beherakoa izan behar du 2022an, eta haien ondarea 75.000 eurotik beherakoa, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.
Diru laguntza honetatik kanpo geratzen dira Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko eta Erregimen Berezietako pentsioak edo Estatuko Klase Pasiboenak jasotzen dituzten pertsonak, bai eta aurrekoen antzeko prestazioak jasotzen dituztenak ere.
Informazio gehiago:
- Eskaera orria
- Laguntza tramitatzeko gida (PDF)
- 83/2023 Foru Agindua, otsailaren 15ekoa (GAO)