1967a baino lehen mutualitate bati kotizatu zioten pertsonei 2023ko PFEZren itzulketak

Auzitegi Gorenak 1967ko urtarrilaren 1a baino lehen lan-mutualitateetara ekarpenak egin zituzten pertsonei buruz apirilaren 19an emandako epaiak eragindako 2023ko ekitaldiko errenta-autolikidazioen zuzenketak.

.

Errenta-kanpainan hartutako konpromisoari erantzunez, kanpaina hori amaitu bezain laster zuzendu egin dira Auzitegi Gorenak 1967ko urtarrilaren 1a baino lehen lan-mutualitateetara ekarpenak egin zituzten pertsonei buruz apirilaren 19an emandako epaiak eragindako 2023ko ekitaldiko errenta-autolikidazioak. 

Aitorpenen zuzenketak ofizioz egin dira, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eta beste erakunde batzuk emandako informazioarekin, interesdun pertsonek inolako eskaerarik aurkeztu beharrik gabe. Sententziak eragiten dien pertsonak autolikidazioen birkalkulu horren ondorioz sortutako itzulketak atzo eguerdian hasi ziren jasotzen helbideratutako beren banku-kontuetan.