2024ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina – Errenta+ app-a

Dagoeneko eskuragarri dago App Store-n eta Google Play-n errenta eta ondarearen kanpainarako Errenta+ aplikazioa.

.

Aurtengo kanpainan zehar, zergadunek app bat izango dute eskura, lehenengo aldiz, zerbitzu jakin batzuk beren burua identifikatuta zein identifikatu gabe erabiltzeko. Zerbitzu horien artean daude, besteak beste, errenta aitorpen mekanizatua aurkezteko hitzorduak erreserbatzea, autolikidazio proposamena onartzea, informazio fiskala lortzea eta zerga ziurtagiriak eskuratzea.

App-ak abisu orokorrak jasotzeko aukera emango du, batez ere departamentuaren webgunean kanpainarekin lotuta argitaratzen diren albisteei buruz, baina abisu pertsonalak ere jaso ahal izango dira haren bidez, zergadunen egoera indibidualari buruz.

Printzipioz, app-a partikularrentzat diseinatuta dago, beste pertsona batzuen ordezkari gisa ere jardun badezakete ere. Ordezkari profesionalen kasuan, ZergaBidea eta Gipuzkoataria webguneetara eramaten duten esteketatik jardun ahal izango dute beren ordezkatuen izenean.

Informazio gehiago

App-a deskargatzeko estekak:

Kanpainaren webgunea: