2024ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina - Zerbitzuen karta

Kanpainako zerbitzuen karta dela medio zergadunei jakinarazi nahi zaie zein diren eskainitako zerbitzuen ezaugarri eta baldintzak, zergadunen eskubide eta bermeak, eta Ogasun eta Finantza Departamentuak kalitate maila desberdinen inguruan hartu dituen konpromisoak.

.

Hona hemen 2023ko errenta kanpainako zerbitzuen kartan lortu diren emaitzetako batzuk:

  • 275.900 autolikidazio proposamen bidali ziren guztira, eta zergadunen %66,8k jaso zuten proposamena. 227.496 onartu ziren, %82,5. 
  • 71.817 telefono dei jaso ziren, eta denak berehala erantzun ziren, 204 izan ezik. Eguneko batez bestekoa: hartuak (1.197), eta galduak (3,4). 
  • Idatziz erantzun ziren 178 kontsultei erantzuteko batez besteko denbora: 10,3 egun. 
  • Idatziz erantzun ziren 18 iradokizun eta kexei erantzuteko batez besteko denbora: 3,0 egun. 
  • Autolikidazio proposamenengatik eta aitorpen mekanizatuengatik egindako 225.833 itzulketak ordaintzeko batez besteko denbora: 1,34 egun. 
  • Internet bidezko itzulketen %99,4 hamar egun igaro aurretik egin ziren, eta %99,9 2024ko urriaren 15a baino lehen.

Informazio gehiago

Kanpainaren webgunea:

Agiri erantsia: