2024ko lehen bederatzi hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak %0,5 igo dira
Iraileko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmenta osoak +%0,5 igo dira, 2023ko epealdi berdinarekin alderatuta. Barruko salmentak +%0,7 handitu dira eta esportazioak, berriz, +%0,3.
- 80
Iraileko datuak negatiboak izan dira bai barruko salmentetan (-%1,8) eta zertxobait positiboak esportazioetan (+%0,6). Horrela, salmenta osoak -%0,9 jaitsi dira.
Salmenten atonia hori gorabehera, lan merkatuak indartsu jarraitzen du, eta Gipuzkoako enpresetako lan etekinen jasotzaileen kopurua +%2,1 igo da irailean eta +%1,8 urteko metatuan. Ordaindutako soldatetan igoera askoz handiagoa izan da: +%6,4 irailean eta +%7,3 lehen bederatzi hilabete hauetan.
Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2024ko iraila (pdf)