2024ko lehen bost hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak %0,7 igo dira

Maiatzeko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2024ko lehen bost hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmenta osoak +%0,7 igo dira, 2023ko epealdi berdinarekin alderatuta. Barruko salmentak +%0,1 handitu dira eta esportazioak +1,7.

industria

Maiatzeko datuak positiboak izan dira: salmenta osoak +%2,7 igo dira. Eta bere bi osagaiak ere hazkundeak izan dituzte: barruko salmentak +%1,2 eta esportazioak +%5,3.

Lan merkatuak indartsu jarraitzen du, eta Gipuzkoako enpresetako lan etekinen jasotzaileen kopurua +%1,2 igo da maiatzean eta +%1,7 urteko metatuan. Ordaindutako soldatetan igoera askoz handiagoa izan da: +%5,8 maiatzean eta +%7,8 lehen bost hilabete hauetan.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2024ko maiatza (pdf)