2024ko lehen lauhilekoan Gipuzkoako enpresen salmentak %0,2 igo dira

Apirileko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2024ko lehen lauhilekoan Gipuzkoako enpresen salmenta osoak +%0,2 igo dira, 2023ko epealdi berdinarekin alderatuta. Barruko salmentak -%0,1 jaitsi dira eta esportazioak, aldiz, +%0,7 handitu.

industria

Apirileko datuak oso positiboak izan dira: salmenta osoak +%19,4. Eta bere bi osagaiak ere hazkunde nabarmenak izan dituzte: barruko salmentak +%17,7 eta esportazioak +%22,4. Hala ere, kontuan hartu behar da 2023ko apirilarekin egiten dela alderaketa, eta hilabete horretan salmentak jaitsi egin zirela (-%9,9), lehen aldiz 2020. urtetik.

Lan merkatuak indartsu jarraitzen du, eta Gipuzkoako enpresetako lan etekinen jasotzaileen kopurua %1,8 igo da bai apirilean eta baita urteko metatuan ere. Ordaindutako soldatetan igoera askoz handiagoa izan da: +%8,3 apirilean, eta hazkunde bera izan da lehen lauhileko honetan.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2024ko apirila (pdf)