2024ko lehen zortzi hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak %0,7 igo dira
Uztaileko eta abuztuko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2024ko lehen zortzi hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmenta osoak +%0,7 igo dira, 2023ko epealdi berdinarekin alderatuta. Barruko salmentak +%1,0 handitu dira eta esportazioak, berriz, +%0,3.
- 245
Uztaileko datuak oso positiboak izan dira bai barruko salmenten kasuan (+%6,4) eta baita esportazioetan ere (+%10,9). Horrela, salmenta osoak +%8,0 igo dira. Aldiz, abuztuan barruko salmentak -%1,1 jaitsi dira eta esportazioak -%9,7; ondorioz, salmenta osoak -%4,1 jaitsi dira.
Lan merkatuak indartsu jarraitzen du, eta Gipuzkoako enpresetako lan etekinen jasotzaileen kopurua +%2,3 igo da uztailean, +%2,0 abuztuan eta +%1,7 urteko metatuan. Ordaindutako soldatetan igoera askoz handiagoa izan da: +%8,0 uztailean, +%5,8 abuztuan eta +%7,4 lehen zortzi hilabete hauetan.
Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2024ko uztaila eta abuztua (pdf)