Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

dirua

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, kuadrilla eta mankomunitateei 2024ko ekitaldian dirulaguntzak emateko deialdia egiten da diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua emateko honako hauek prestatze aldera: «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak». Eskabideak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 1ean amaituko da.

2024ko Arte Plastikoen, Argazkigintzaren eta Kultura Ondasunen Zaharberritze eta Kontserbazioaren Sari Nazionaletarako deialdia egiten da. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 13an amaituko da.

Emakumeak Indarkeria Digitaletik Babesteko Ekimen eta Jardunbide Egokien 2024. urterako Sariaren oinarri arautzaileak onartu eta deialdia egiten da. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 15ean amaituko da.

Oinarri arautzaileak onartzen dira, eta 2024rako Proaktibitatearen eta Jardunbide Egokien Sarirako deialdia egiten da, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoa betetzeko. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 15ean amaituko da.

Oinarri arautzaileak onartu dira, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Pribatutasuneko Hezkuntza Jardunbide Egokien Sarirako deialdia egin da, 2024rako, adingabeek Internet arduraz eta segurtasunez erabil dezaten. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 15ean amaituko da.