Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 224
![dirua](/documents/2456431/2963414/diru%2Blaguntzak.jpg/a35c81a6-f797-af36-d1ac-6c43063a0fa6?t=1520360760000)
Argitara ematen da 2024-2026ko aldirako dirulaguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabeen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egitea helburu duena. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 8an amaituko da.
Dirulaguntzen deialdia argitaratzen da batez ere langabeentzat den eta teleprestakuntzaren modalitatean akredita daitekeen prestakuntza-eskaintza 2024-2025 aldian finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 8an amaituko da.
2024 eta 2025. urteetarako dirulaguntza-deialdia argitaratzen da gaztelaniaz alfabetatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko, langabeei zuzenduta, Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 30ean amaituko da.