Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 193
![dirua](/documents/2456431/2963414/diru%2Blaguntzak.jpg/a35c81a6-f797-af36-d1ac-6c43063a0fa6?t=1520360760000)
Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari buruzko jarduerak gauzatzeko, 2024. urterako dirulaguntzen deialdia egiten da. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 22an amaituko da.
2024rako dirulaguntzak arautzen ditu eta deialdia egiten du Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzeko eta hobetzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa sustatzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko (Eraikal 2024 programa). Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 21ean amaituko da.
2024. urtean zinemaldiak eta zinema-lehiaketak antolatzeko laguntzen deialdia. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 12an amaituko da.
Euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak arautzen dira, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko. Horrez gain, 2024an proiektuak aurkezteko deialdia ere egiten da. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 26an amaituko da.