Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

diru laguntzak

Hiri barruko edo hiriarteko lurreko garraio kolektiboko zerbitzua ematen duten autonomia-erkidegoentzako eta toki-erakundeentzako laguntzen deialdia, bai eta udalerri bat baino gehiago biltzen dituzten udalaz gaindiko toki-erakundeentzako laguntzen deialdia ere. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Deialdiaren ebazpena argitaratu eta hurrengo 30 egun naturaletan aurkezten diren eskabideek bakarrik izango dute aurrerakina jasotzeko eskubidea.

Energia-auditoretzak, berriztagarriak ezartzeko azterlanak, produktuaren ingurumen-adierazpenak, zirkulartasun-planak, deskarbonizazio-planak eta karbono-aztarna kalkulatzeko foruz kanpoko fundazioei eta foruz kanpoko merkataritza-sozietateentzako dirulaguntzen 2025eko deialdian eskabideak aurkezteko epea luzatu egiten da. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 26an amaituko da.

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako programen kontura dirulaguntzak emateko 2025eko deialdia. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 14an amaituko da.

Gipuzkoako udalerrietan arte eszenikoen eta musikaren urteko programazioa egiteko eta arte eszenikoak sustatzeko programak egiteko Gipuzkoako toki erakundeei eta haien mendeko erakundeei eta Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko kultura erakundeei zuzendutako dirulaguntzen 2025eko deialdia (Euskadiko Antzoki Sarea). Dirulaguntza horien eskaerak aurkezteko epea ekainaren 16an hasiko da, eta 2025eko irailaren 26an amaituko da.

Ondare sarien 2025eko ekitaldiko deialdia. Hautagaiak jasotzeko epea apirilaren 30ean amaituko da.

20.000 biztanletik beherako udalerrietan jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak ezartzeko eta mantentzeko tokiko kirol- eta komunitate-egiturak eta -espazioak egokitzera eta hobetzera bideratutako dirulaguntzen 2025eko deialdia, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (SEEP). Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 14an amaituko da.