Badira TBAI sistematik kanpora geratzen diren kasuak?

Bai.

1. TicketBAI sistemaren betebeharretatik kanpo daude beren zergapetze pertsonalean salbuespen subjektiboa duten pertsonek. Hala, Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauak (SZFA) 12. artikuluko 1. apartatuan aipatzen dituen salbuetsitako erakundeak ez daude lotuta.

2. Modu berean, Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarriei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauan jasotako irabazizko helbururik gabeko erakundeen erregimena aplikagarri zaien pertsonak salbuetsita daude, baita sozietateen gaineko zergari lotuta eta salbuetsi gabe egon daitezkeen errentengatik ere.

3. Halaber, SZFAren 12. artikuluko 2. apartatuan aipatzen diren partzialki salbuetsitako entitateak TicketBAI betebeharrari lotuta egongo dira soilik zerga-oinarrian integratu behar diren errentak dituzten eragiketengatik. Beraz, salbuespenaren onuragatik integratu behar ez diren errentak ere kanpoan geratzen dira. TicketBAI betebeharretik erabat salbuetsita egongo dira, baldin eta, diru-sarreren zenbatekoa eta ezaugarriak direla-eta, aurreko urtean Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu behar izan ez badute.

4. TicketBAI betebeharra betetzetik kanpo geratzen dira balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziaren baitan zergapetzen dutenak, faktura igortzeko betebeharra otsailaren 26ko 8/2013 Foru Dekretuak onartutako Fakturazioaren betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduko 16. artikuluko 1. apartatuan aipatzen den ordainagiria igorriz betetzat ulertzen diren eragiketen kasuan.

5. Zerga pertsonalaren ondorioetarako ekonomia-jarduera bat garatzen ez dutelako TicketBAI sistemari lotuta ez dauden pertsona fisikoak, esate baterako, beren zergapetze pertsonalean higiezinen kapitalaren errendimenduak jasotzearen arabera zergapetzen duten higiezinen errentatzaileak.

6. Zergadunak TicketBAI betebeharra betetzetik kanpo geratuko dira jarraian zehazten diren eragiketekin lotuta:

a) Otsailaren 26ko 8/2013 Foru Dekretuaz onartutako Fakturazioaren betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduko 5. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, faktura igortzeko betebeharra eragiketaren hartzaile den pertsona edo erakundeak betetzen duenean materialki, betiere, azken horri ez bazaio eskagarri, Gipuzkoako lurralde historikoko zerga araudian aurreikusitako TicketBAI betebeharra edo Araba edo Bizkaiko lurralde historikoetan aurreikusitako TicketBAI betebeharraren antzekoa den betebehar bat.

b) Otsailaren 26ko 8/2013 Foru Dekretuaz onartutako Fakturazioaren betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduko bigarren eta bosgarren xedapen gehigarrietan aipatzen direnak.

c) Atzerrian lekututa dauden establezimendu iraunkorren bidez egindako eragiketengatik faktura edo egiaztagiritan dokumentatzen diren eragiketak.

7. Aurretik interesdunak eskatuta, Ogasun Zuzendaritza Nagusiak kasu hauetan ebatzi ahal izango du TicketBAI obligazioa betetzearen salbuespena:

a) Enpresa sektoreei edo pertsona profesionalei edo enpresa jakin batzuei dagokienez, dena delako sektoreko praktika komertzial edo administratiboengatik justifikatuta gelditzen denean, edo enpresa edo lanbide jarduerak egitean nahasmenduak saihesteko.

b) Obligazio hori betetzea galarazten duten aparteko zirkunstantzia teknikoak hautematen zaizkien eragiketei dagokienez. Salbuespen hori aldi baterakoa izango da, eta hura aplikatzeko baldintza izango da eragiketa horiei dagokienez aipatutako obligazioak bete ahal izateko behar diren egokitzapenak egiteko konpromisoa hartzea; eta salbuespenaren ondorioak amaituko dira hura hartzea arrazoitu zuten apartek zirkunstantziak desagertzen direnean.

8. Ez da faktura egiteko obligaziorik izango, eragiketak Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Legeak 20.Bat artikuluko 16. zenbakian eta 18. zenbakiko a) apartatutik n) apartatura bitartean zehaztutako zerbitzu prestazioak direnean, kasu hauetan izan ezik:

a) Aplikagarri zaizkien lokalizazio erregelen arabera, prestazio horiek zergaren aplikazio lurraldean edo Europar Batasuneko beste estatu batean egindakotzat jotzen direnean eta zergari lotuta eta ez-salbuetsita daudenean.

b) Aplikagarri zaizkien erregelen arabera, zergaren aplikazio lurraldean, Kanarietan, Ceutan edo Melillan egindakotzat jotzen direnean, zergari lotuta eta salbuetsita daudenean, eta aseguru edo kreditu entitateak ez diren enpresariek edo profesionalek lurralde horretan duten jarduera ekonomikoaren egoitza edo establezimendu iraunkorra erabilita egiten dituztenean, betiere enpresaburu edo profesional horiek hauetakoren bat izan gabe: aseguru entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak, pentsio funtsen entitate kudeatzaileak, titulizazio funtsak eta haien sozietate kudeatzaileak eta kreditu entitateak.

9. TicketBAI betebeharretik salbuetsita gelditzen dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadun diren pertsona fisikoak, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) 2021eko abenduaren 31n jarduera ekonomiko batean aritzea.

b) Egun horretan 60 urte edo gehiago izatea.

c) Derrigorrez elkargoko kide izatea eskatzen duen jarduera profesional bat egiten duten pertsona fisikoen kolektiboko kide ez izatea, eta Administrazioarekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izatera behartuta ez egotea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

d) 2021ean ez edukitzea besteren konturako langilerik kontratatuta. Beharkizun hori betetzen ez duten pertsona fisikoek abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuaren bidez onartutako TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamenduaren 6.1 artikuluaren a) letran aipatzen den salbuespena eskatu ahal izango dute, betiere bertan jasotako zirkunstantziak justifikatzen badira.

10. Erregelamenduz zehazten diren bestelakoak.

19. Zehapen erregimena

  • Zer akzio edo omisio hartzen dira zerga arloko arau-haustetzat TicketBAIn?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI erabiltzen ez bada?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI fitxategiak manipulatzen badira?
  • Nola eman tiket edo faktura baten berri, QR-a okerra bada edo QR-rik ez badu?
  • Iruzur fiskaleko salaketen tratamendua

20. Faktura zuzentzaileak

  • Zer motatako faktura zuzentzaile daude?
  • Faktura zuzentzailea noiz jaulki behar da?
  • Zer eremu eduki behar dituzte faktura zuzentzaileen TicketBAI fitxategiek?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak ordezko faktura zuzentzaile bat («S»)?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak faktura zuzentzaile bat («S» mota), ordezten den faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Noiz betetzen dira «Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa» eremuak?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egin den faktura zuzentzailea («I» mota), zuzendutako faktura erroreekin jaso denean?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egiten den faktura zuzentzaile bat («I»), zuzendutako faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako oinarria» eremuan, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako kuota» eremuan, "Ordezko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi daiteke "Errekarguaren kuota zuzenduan”, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" eremuan?
  • Nola bete behar dira faktura zuzentzaileak, eragiketa bolumenaren ondorioz deskontuak edo hobariak aplikatu direnean?
  • Zertan bereizten dira faktura zuzentzailea eta TicketBAIren XML formatuko baliogabetze fitxategia?
  • Faktura bat baino gehiago dokumentu zuzentzaile bakar batean zuzentzen badira, nola identifikatzen ditu jaulkitzaileak faktura zuzenduak?
  • Zein ekitaldi eta epealdiri egozten zaizkio faktura zuzentzaileak?

21. Erroreen kudeaketa. Zuzendu eta Zuzendubai zerbitzuak

  • Nola kontsulta dezaket fitxategiak behar bezala jaulki diren eta errorerik edo oharrik duten?
  • Non kontsulta ditzaket harrerako eta kontsolidazioko erroreak eta haien deskribapena?
  • Zer egin behar dut jaso den fitxategiak oharren bat badu ? Nola zuzentzen dira oharrak?
  • Zer da Zuzendu Zerbitzua?
  • Zertan datza ZuzenduBAI Zerbitzua? Nola sartzen da zerbitzu horretara?
  • Zer informazio aldatu daiteke ZuzenduBAI erabiliz? Zer errore mota zuzendu daitezke ZuzenduBAI zerbitzua erabiliz?
  • Zer epe dago konponketa edo aldaketa fitxategia Zuzendu Zerbitzuarekin bidaltzeko?
  • Zer egin behar da fitxategi bat errefusatzen bada harrerako balioztapenak ez gainditzeagatik?
  • Zer egin behar da bidalitako fitxategia jaso bai baina kontsolidazioko erroreak baditu?
  • Zer esan nahi dute 5015, 5016, 5017 eta 5018 erroreek? Nola konpondu daitezke?
  • Zer esan nahi du 1153 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5040 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 008 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1168 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1104 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5007 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Nola islatzen da Gipuzkoataritik deskarga daitezkeen zerrendetan faktura batek kontsolidazio erroreak dituela, eta faktura hori Zuzendu edo ZuzenduBAI zerbitzuaren bidez konpondu edo aldatu dela?
  • Faktura batean errore bat egiten bada, adibidez, kontzeptuan, zenbatekoan edo hartzailean, nahitaezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea, ala Zuzendu zerbitzuan zuzendu al daiteke?
  • Zer ezaugarri izan behar ditu faktura zuzentzaile batek faktura zuzenduak kontsolidazio erroreren bat baldin badu (hau da, erroreekin jaso bada)?
  • Zein motatako faktura zuzentzaile erabili behar da ordeztutako fakturak kontsolidazio erroreren bat baldin badu?
  • Nola jaulki behar du jaulkitzaileak «I» motako faktura zuzentzaile bat (diferentziengatik) jatorrizko fakturak kontsolidazio erroreak baldin baditu?
  • Zer adierazi behar da XML fitxategiko "Oinarri zuzendua" eta "Kuota zuzendua" eremuetan jatorrizko faktura erroreekin jaso bada eta, beraz, fakturan adierazitako zenbatekoak ez badira kontuan hartzen zerga ondorioetarako?
  • Beharrezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea jatorrizko fakturak erroreren bat erregistratu badu TicketBAI fitxategian?
  • Posible al da faktura zuzentzaile bati buruzko informazio fitxategia jaulkitzea zuzendutako faktura TicketBAI sisteman ez badago? Eta fitxategia errefusatu bada?

22. Errentak esleitzen dituzten entitateak

  • Errentak esleitzeko araubidean dauden nortasun juridikorik gabeko entitateak (EEAEak) behartuta al daude TicketBAI obligaziora?
  • Zer gastu eta inbertsio dira kengarriak nortasun juridikorik gabeko entitateentzat, TicketBAI obligaziora egokitzeko garaian?
  • Nortasun juridikorik gabeko entitateek nola bete behar dute Kenkariback eredua?
  • Zein kasutan egon daitezke salbuetsita EEAEak TicketBAI obligaziotik?

23. Fakturen kontsulta

  • ¿Qué funcionalidades tiene la aplicación Consulta de Facturas?