BEZa-2/2024 Foru Dekretu Arauemailea
2/2024 Foru Dekretu Arauemailea, irailaren 3koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailean, zerga tasak aldatzen dituena
- 1694
GAOn foru-dekretu arauemaile hau argitaratu da, non 4/2024 Errege Lege Dekretuaren 1. eta 2. artikuluetan hartutako neurriak, zerga tasei buruzkoak, uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailean egokitzen diren.
Aldaketa hauek ez dute BEZaren aitorpen-likidazio ereduetan aldaketarik eragingo.
Zerga-tasa berrien berri honela emango da 2024ko urritik abendura bitarteko aldietarako:
- Indarrean dauden % 2ko eta % 7,5eko tasa berriak % 5eko tasaren laukian sartuko dira (308 ereduan, % 4ko laukian).
- Eta % 0,26ko eta % 1eko errekargu-tasa berriak % 0,5eko eta % 0,62ko laukietan sartuko dira.
Agiri erantsiak:
2/2024 Foru Dekretu Arauemailea, irailaren 3koa (PDF)
Zerga tasen aldaketak (PDF)