2020ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina - Autolikidazio proposamenak. Onartzea
Iazko kanpainan 257.714 proposamen prestatu ziren eta horietatik 226.665 onartu.
- 1191
Kanpaina honetarako 258.334 proposamen prestatuko dira. Horietatik 166.888 itzultzekoak dira eta 91.446 ordaintzekoak.
Duela zenbait egunetatik jakin daiteke proposamenik postaz jasoko dugun edo ez, eta baiezko kasuan, baita edukia ikusi ere.
Proposamena gaurtik aurrera onartu daiteke.
Emaitza itzultzekoa bada, dirua hiru laneguneko epean ordainduko da proposamena onartzen denetik hasita.
Emaitza ordaintzekoa bada, bi modutara ordaindu daiteke: bi zatitan (%60 21/07/01ean eta gainerako %40a 21/11/10ean) edo dena batera (21/07/01ean).
Informazio gehiago
- Autolikidazio proposamenak onartzea orrirako lotura.
- Kanpainaren webgunea: 2020ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina