SOZIETATEAK- 56/2024 Foru Dekretua

56/2024 Foru Dekretua, abenduaren 3koa, onartzen da, zeinaren bidez Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen baita kultura sustatzea helburu duten zergapizgarriak garatzeko.

irudia

56/2024 Foru Dekretua, abenduaren 3koa, argitaratu da, zeinaren bidez Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen baita kultura sustatzea helburu duten zergapizgarriak garatzeko.

Zehazki, Foru Dekretu honek bederatzi artikulu berri sartzen ditu ekainaren 16ko 17/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduan –37 bis, 37 ter, 37 quater, 37 quinquies, 37 sexies, 37 septies, 37 octies, 37 nonies eta 37 decies artikuluak–, baita beste xedapen iragankor bat gehitu ere, hirugarrena.

Era berean, bihartik aurrera jarriko da ZergaBidean zergadunen eskura Zerga Administrazioari I+G+b proiektuen (SZFAren  64bis artikuluko 8 apartatua) zein ikus-entzunezko lanen edo ikuskizunaren (SZFAren 66 ter artikuluko 8 apartatua eta FDko 37 sexies artikuluko 3 apartatua) finantzaketan parte hartzen dutenen jakinarazpena egiteko 20F eredua.

Agiri erantsia:

-56/2024 Foru Dekretua.