Europako diru-laguntza deialdiak

Jarraian biltzen dira Europako diru-laguntza deialdi nagusiei buruz argitaratutako erreferentziak, Gipuzkoarako interesgarriak izan daitezkeelakoan:

ECSEL: Europako B+G sarea elektronikan.

Estatu mailako deialdia. Estatu anitzen arteko lankidetzatarako. ECSEL-JU Europa mailako elkarkidetza publiko – pribatua eta estrategikoa. “Europaren Lidergorako Elkarrekiko Ekimena Atal eta Sistema Elektronikoetan”. Estatuek eta EBak elkarfinantzatua. Ikerketa taldeei zuzendua. Estatuko Ikerketa Agentziaren (AEIren) partaidetzarekin.

(+Info)

Horizon 2020 – infekziozko gaitzak

Estatu anitzeko lankidetza proiektuetarako deialdia. ERANET ICRAD esparruan parte hartzekoa. ERANETak: Europako Ikerketa Esparruaren (ERAren) sareak Europako Batzordearen Horizon 2020 ekimen zabalaren barne. ICRAD: Nazioarteko Koordinazioa Abereen Infekziozko Gaitzen Ikerketarako. Estatuko Ikerketa Agentziaren (AEIren) partaidetzarekin.

Proposamenetarako epea: 2020.03.31.

(+Info)

Erasmus+: Kirola 2020

Ekintza finantzagarrien motak:

  • Mugaz gaindiko elkarkidetzak EBaren gizarte lehentasunak garatzeko kirolean (gobernantza, lege urraketen prebentzioa, barnerakuntza, berdintasuna, osasuna, bolondresgoa, enplegua, prestakuntza, herri kirolak, mugikortasuna…).
  • Irabazi gabeko kirol ekitaldiak: bai lehiaketak eta bai loturikoak (kirolari eta bolondresen prestakuntza, irekiera eta itxierakoak, zabalkuntzazkoak, ebaluaketa ekintzak…).
  • Kirol politiketarako informazio bilketa. Ikerketak, inkestak, sareak, zabalkuntza ekitaldiak, praktika honetako mintegiak eta mugaz gaindiko elkartrukeak.
  • Europako Kirolaren Foruarekin edo EBeko txandakako presidentziaren kirol ekimenen antolatzaileekiko topaketa ekimenak, bilerak, mintegiak.

(+Info)